Albisteak

Hemen zaude: Hasiera » Berriak » Behaketa Astronomikoa

Gaurkotasuna

Behaketa Astronomikoa egiteko irteera ULMA Fundazioarekin

29-03-2011

 

ULMA Fundazioak Ilatargi Astronomi Elkartearekin batera Torrealdera (Oñati) irteera bat antolatu du behaketa astronomikoa egiteko, datorren apirilaren 8an.

Ekimen hau ULMA Fundazioak martxan jarri duen Enpresaren Erantzukizun Sozialaren proiektuaren barruan kokatzen da, eta gaueko zeruaren balio naturalak gizarteari hedatu nahi zaizkio.

ILAT.jpg

Behaketara interesa duen edonor joan daiteke, izan ere, gizartearentzat antolatutako ekimen ludikoa da. Familian egiteko eta gaueko zerua ikusteko moduko irteera da; izarrak, planetak, konstelazioak... Hasieran, planisferio bat nola erabiltzen den azalduko dute Ilatargi Astronomi Elkartekoek. Behaketan zehar, ibilbide gidatu bat egingo da gau horretan dauden konstelazioak, izarrak... ikusteko. Behaketarako, Ilatargi Astronomi Elkarteak teleskopioak eramango dituzte Torrealdera, partehartzaileek, ilargiko kraterrak, Jupiter eta Uranio ikusi ahal izateko.

EnlaceEvento-eu.jpg

Zure iritzia

Bete azpiko atala eta eman zure iritzia


Iruzkinak

Ez dago iruzkinik